Elgoibarko ahotsak


ahotsak.eus

Soldaduen lagun nola egin zen

Ohitura zaharra zen, norbait hiltzen zenean, bere izenean eliza barruan manta bat jartzea, eta goizeko mezan mantaren gainean kandela bat piztuta jartzea. Hil ondorengo urtebetean, egunero jartzen omen zen kandela. Nazionalak Elgoibarren sartu zirenean, Mirenek zeregin horretan ziharduen senide baten izenean. Beldurrez joan zen hurrengo egunean, baina egunak joan ahala, soldadu guztiak lagun egin ei zituen. Errekete asko izan zituen lagun.

- Gero, gerria izan zan gero ta ia. Ni, honek sartu zian egunian, hurrengo egunian ze billur neukan urtetzeko kalera.

- Horreik nazionalak sartu zianian?

- Bu! Zeatik derrigorra genduan guk elizan, orduan zan ohitturia baten bat hiltzen zanian, elizan jartzen zan holakotxe manta beltz bat ta urte guztian beratzietako mezetan piztutzen zan kandela bat. Kandela bat piztu. Ekarrizu, hor, ohola badao ba Arantzazuko zera? Sukaldian. Hor armaixuan pegauta, pegauta ez. Holakotxe ohol bat?

- Argizaiola.

- Argizaiola, kandeliakin. Zauan ohitturia urte guztian? Hori, hori! Urte guztian piztuta egoteko mezia hil zanagaittik. Beittu, argizaiola.

- Bai, argizaiola.

- Hau ipintzen genduan piztuta hola manta gaiñian.

- Manta baltz horren gaiñian?

- Manta beltz bat?

- Ta mantia nun ipintten zeuen?

- Elizan.

- Eliza barruan, [?]

- Lurrian, lurrian.

- Lurrian.

- Eta hau ipintzen genduan hola piztuta meza bittartian. Ta honi sartu ta hurrengo egunian juan biha nitzan ni, zeatik geunkan holako bat basarriko bati itten. Basarrixan hil zan bat ta urte guztian nola euki biha zan, eurak ezin zian bajatu ta guri ematen ziguen urte guztian, ba, meza haretara juateko kandeliakin. Gero igual ekartzen ziguezen edo babak, edo patatia, pagatzeko. Ze itten, ze mesede itten giñun. Hauraxe. Eta honek sartu ta hurrengo egunian beratzietako mezetara juan biha nitzan. Nik neukan billura!

- A, nazionalak etorri zianian?

- Bai.

- A, orduan zan hori basarrittar hori hildakuoi?

- Bai, ta hauraxe geunkan, manta haura urte guztian eitteko. Urten naban etxetik billur batekin! Ta juan nitzan Plaza Handira, aiuntamentua dauan tokira, Plaza Handira, ta arkupiak zeuden holaxe soldauz beteta. Pasau nitzan plazatik baiña holaxe, e? Pasau nitzan elizara, e? Billur batekin! Juan nitzan ta akabo. In naban mezia eukitzeko ta etxera zuzenian berriz ere. Ta handik aurrera, ba, egunero-egunero, ba, urtetzen-urtetzen, poliki-poliki-poliki, soldauak eta danak ein genduzen lagunak. Intendenzia zauan, hor, bakizu nun zauan intendenzia? Elizia, ezta? Gero bide hori badao ba [paratokiko] hona sartzeko?

- (gizona) A, bai.

- Hor zauan intendenzia, hor baju horretan ta kamioia sartzen zeben hor gauzekin, jateko gauzekin ta. Halako lagunak ein genduzen soldau batzuk, juaten giñan bakoitzian ematen ziguezen edo bote bat atuna edo jatekua zeoze ematen ziguen ta hantxe egoten giñan eurokin. Soldauekin, e? Baiña falangista batekin ere in genduzen.

- Lagun?

- Lagun ta reketiak ere bai. Rekete asko euki genduzen gaiñera lagunak.

Miren Vallejo Arriaga (1923)

Errosario kaleko Vallejonekua etxean jaio zen. Aita, sestaoarra, bost urterekin etorri zen Elgoibarrera; ama etxekoa zen. Lau anai-arrebatatik zaharrena izan zen Miren. Aitak forjan lan egiten zuen eta amak Peñalba espartin-tailerrerako josten zituen espartinak etxean, Mirenek lagunduta. Hiru urterekin eskola txikian hasi zen ikasten, euskaraz ; sei urterekin publikoetara pasatu zen eta erdaraz jaso zituen eskolak. Hamahiru urterekin gerra hastearekin batera, eskolok bukatu ziren. Anjel ?Mutriku? eta Antonio Manterolaren zuzendaripean, antzerki lanak egiten zituzten batzokian. Urte askotan jarraitu zuen antzerkia egiten; kale antzerkiak ere egin zituen, Eztei Zaharrak, senarrarekin batera. Hamabost urterekin Valenciaga tailerrean hasi zen lanean; gero ?Alcorta y Cía?n jardun zuen ezkondu zen arte. Pako Juaristi ?Txitxarrokua?rekin ezkondu zen Txitxarrokua etxera. Mirenen koinatua Bitor Arrieta ere egon zen elkarrizketan.

Toponimia


Toponimoak

Aldamendi [baserriak / Urruzuno]

Armaregietaberria (Armarietaberri) [baserriak / Sallobente-Ermuaran]

Bekoerreka [Errekak]

Erreketa [baserriak / Aiastia (San Migel)]

Ibaitarte [Industrialdeak]

Karmen plaza [Kaleak eta plazak]

Mokoroa [baserriak / Sallobente-Ermuaran]

Patxiren txabola [baserriak / Urruzuno]

Txillarre [baserriak / Sallobente-Ermuaran]

Zaturioerreka [Errekak]

EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA ELGOIBARREN


Dokumentuak


Aste Santua - Antzerkia parrokian — 1976

Tekniko-industriak hiztegia (erdara-euskara) — 1976

Alajaineta (Hasier Etxeberria) — 1989

Ikas — 1959-10

Elgoibarko elkarteen lehendakariak Alkatearekin — 1975

Danborradako kantuak

Lekukotza

elgoibar — Miren _Vallejo Arriaga Elgoibar (1923-2020)
Eibarko sozialista guztiak euskaldunak ziren

—Eibartarrak gorrixak baiña euskaldunak dia ba asko eibartarra-eibartarra. Danak. Sozialistak... Bueno, gure tio ez dakit nik zekixan, e. Salbadorek bai baiña aittak, tio Balentiñek jakin be ez zaban... Ni ez naiz gogoratzen tiok zekixan. Salbadoren eta aittak, gure aittan-eta anaixa zan baina, harekin ez naiz gogoratzen euskeraz eitten zaban edo ez. Semiak bai, baiña. Tio Balentiñek bai?

—Bueno, gerrara aillegau ga. Ze rekuerdo daukatzu gerrakuak?

—Ba!, gerrakuak, e... [...]

Elgoibartarren esanetan


Desagertutako Lerun futbol zelaiaren
inaugurazio ofiziala. 1925eko apirilaren 12a.

Beti juaten nitzan Lerunera fubola ikustera. Gero, semiak Elgoibar futbol taldian hasi ziran jokatzen, eta gurasoak sarreria duan izaten gendun. Ez hori bakarrik, Lerunen leku bat naukan neretzako propio, bertan jartzeko. Garai hartan kirola zaletasuna zan; gaur egun, berriz, negozixua. Partiduak lagun giruan jokatzen ziran, eta gozamena zan haretara juatea. Batez ere, Eibarren kontrako partiduak izaten ziran berezixak. Sasoi haretako girua oso desberdiña zan, lehiakortasun handixa zaguan, baiña pertsonen arteko laguntasuna izaten zan nagusi.

José Manuel Acosta Calvo

Fubola ikustera juaten giñan. Eibarko taldia etortzen bazan jokatzera tren espeziala eta dana jartzen zeben. Orduan jende asko juaten zan partido harek ikustera. Benetako girua egoten zan egun haretan. Trenian etortzen ziran, eta basuak lapurtzen ziguezen tabernatik. Ni akordatzen naiz, bittan bai behintzat juan izan naizela estaziora, basuak batzera. Treneko orduan egitxen gendun bakarrik lan tabernan. Gero jendia fubolera juaten zan, eta gu ere bai. Bazkalostian izaten zan tren espeziala, hiru t’erdixetan edo. Zarata asko ateratzen zeben. Eta partidua amaittu eta gero, domekia bazan, musikia entzutera juaten zian plazara. Tren ordura arte musikara juaten zian.

Unzueta Iriondo ahizpak

Elgoibar eta Eibarren arteko partiduak ziranian tabernia beteta egoten zan Elgoibarko eta kanpotik etortzen zan jendiakin. Banderekin eta dana ibiltzen zan jendia. Irabazten zabenian, gaiñera, sekulakuak egitten zittuen kalian, fubolistak errezibitzen eta. Famosua izaten zan irabazten zabenian haren etorreria. Galtzen bazaben ixilik, baiña irabazten bazaben sekulako rezibimentua.

Maria Epelde Arriola

Honi buruz


Lan hau Gotzon Garate bekaren II. deialdiaren bidez burutu da, Elgoibarko Udalaren babesean. Beka honen bigarren deialdiaren ikerketa gaia “Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak” izan da, eta Gotzon Barandiaran Arteagak aurkeztutako elgoibarreraz.eus lana izan da beka eskuratu duena.

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskara arloko ikerketa sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko.

Gotzon Barandiaran larrabetzuarra, euskal idazle eta kulturgilea da, Euskal Filologian lizentziatua, euskara teknikari lanetan aritutakoa, eta euskararen eta euskal kulturaren ondarea berreskuratzen, digitalizatzen eta hedatzen eskarmentu handikoa.

elgoibarreraz.eus webgunearen helburua euskarazko ondarea gizarteratzeko atari digitala prestatzea izan da. Horretarako, orain arteko lana arloka sailkatu, web-atari batean bildu eta guztien arteko loturak egin dira.

Atal bakoitzari buruzko informazioa:





Tresna honek atal guztietako testuetan bilatzen du.
Edozein berba zati idaztea aski da,
eta agerpen guztiak bistaratuko ditu.
“Toponimia” eta “Kronika zaharrak” atalek
bilatzaile berezia dute.

Hiztegia
(Elgoibarko euskara)


ALDE, aldia: 1. Desberdintasuna. Aldia egon (nondik nora / zertatik zertara): Konparazioak egiteko, gauza batetik bestera desberdintasun handia dagoela adierazteko. Alde edarra egon. Alde edarra hau izan edo bestia izan! Bai, diperente eitten dogu. Eske aldia dago Elgoibartik Azkoittira. 2. Konparazio perpausetan sarritan: –ren aldian eta –ko aldian: Baiña haren aldian honek gehixo balio deu, e! / Basarriko lana lehen zuan gogorra oingo aldian.

BIRIKIXETAKO, birikixetakua: Tuberculosis. Birikixetako gaitzakin hil tzuan haura.

EZ: Baiezko balioa duten ezezko perpausak: Ez ibilli zintzo! / Ez etorri goiz etxera, gero, e! / Ez zan giro! Eta nungua nitzan eztitt ba, preguntau, artaburu honek! / –Zeoze ikasten zenduen bestela? –Baaai! Ikesiko ez genduan, ba!

JAN: 1. DU aditza. Comer. 2. DIO aditza. Irabazi; kiroletan batez ere. Parejetan Gallastegi onena. Hiru, berak hartu segundako lagun polit bat, hiru onenak ipini aurrian, eta hiruri jate(n) ziuen harek parejetan.

MIEZTU: DU aditza. Miazkatu, mihiarekin igurtzi.

SAN JUAN EGUNA: Ekainaren 24a. Altzolako jaiak egiten dira egun horren inguruan.

Esamoldeak
(Elgoibarko euskara)


Abenduko eguna, argittu orduko illuna: Abenduko egunen laburtasuna.

Berotua eman: Jipoia eman.

Gero izango dittuk kontuak: Oiñ, lanik ein be, gustora bizi haiz, eta hola ohittu haiz, baiña gero izango dittuk kontuak!

Jangoikua(re)n legia: Ikus Bakoitzak beria, Jangoikua(re)n legia. Bakoitzak bereari kaso egin behar diola adierazteko, besteren gauzetan sartu gabe.

Neskatan egiñ: Ligar con chicas.

ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Gizartea - Heriotzak
Izpar-beltza.— Euzkadi, 1933-06-10 | Aixerixa
Kirola - Pilota
Eskuzko partidua.— Euzkadi, 1932-08-31 | Aixerixa
Kultura - Dantza
Negargarria.— Argia, 1933-10-15 | Aldaizar, Xapi
Politika - Batzokia
Batzar artezkari berriak.— Euzkadi, 1932-02-03 | Aixerixa
Erlijioa - Kongregazioak


elgoibarreraz.eus – Elgoibarko Udala
Kultur Etxea (Euskara Saila)
Kalebarren plaza 3, 1. solairua
20870 Elgoibar – Gipuzkoa
Tel.: 943 744366 – harremanetarako
elgoibarko udala