Elgoibarko ahotsak


ahotsak.eus

Mutikotatik mendira Eup! taldearekin

Mutikotan Herriko mendigoizale beterano batekin irteten ziren inguruko mendietara. 'Eup!' zen Elgoibarko taldea. Oso motxila gutxi zegoen orduan. Senide batek Bartzelonatik ekarri zion mendiko materiala.

-Zein da zure lelengo rekuerdua mendixakin? Mutikotan hasi ziņan?

-Mutikotan? Ba esaten dizut, ba nik... Lanian hasi nitzanian, berrogeixan, hamahiru urtekin, han suerte bat euki naban, ba han zauren mendizale bat oso jatorra, gerra aurretikan mendizaletasuna eitten zabana. Eta harek zaukan beste lagun bat edo oso zera. Harekin urtetzen genduan Izarraitzera, eta Kalamua aldera, Urkora, Irukurutzeta aldera, [Antzipitzara?] Andutzera... Eta horrela hasi giņan. Ta gero poliki-poliki... Zan Grupo Eup! Elgoibarkua. Gero hortikan ba Elgoibarren zeuan grupo oso berezi bat, Grupo Eupekua; ta orduan motxillaik eta iņork ez, eta juten giņananian hola mendira, guk ez zakaun ezer, eta motxilla bakoitzian eruaten zaben janarixa lau lagunena. Zegatik eze orduan egongo zian Elgoibar guztian dozenerdi bat motxila. Ta dozenerdi motxila horretan ba eruaten zan orduan janarixa ba igual hamar edo hamabost lagunena.

-Karua izango zan orduan motxila bat, ezta?

-Nik lendabizikua zerian erosi naban, Barzelonan, tiak ekarri zien. Ta oiņetakuak eta horrek abarkekin eta. Ahal zan moduan, praka milraiasekin eta. Orduan horrela zan nere hasieria, ezta.

Pako Iriondo Lizarralde (1926)

San Roke (Azkue) bailarako Tokieder etxean jaio zen. Aita San Antolin (Altzola) auzoko Garaño baserrikoa (gaur galduta) zen, eta ama, berriz, San Roke (Azkue) auzoko Agirrekoa. 13 urterekin eskola utzi eta 'Arriola y Cía' arotzeriarako makinak egiten zituen lantegian hasi zen mandatari lanetan. Bertan doitzaile titulua atera zuen. Gero, 'Estarta y Ecenarro' (Sigma) lantegian jardun zuen jubilatu arte. Gerra denboran, familia leku ezberdinetan banatuta egon zen. Piedad Madariaga bergararrarekin ezkondu zen, eta alaba bat izan zuten. Mendizale amorratua, Elgoibarko Eup! Mendizale taldeko kide izan zen gaztetan. Eup! taldetik Morkaiko elkartea sortu zuten. Garai hartan sei lagunentzako motxila bat izaten zuten, eta kanporako irteeretara kamioi batean joaten ziren, Guardia Zibilaren salbokonduktoa lortu eta gero. Morkaiko elkarteko eta 'Federación Vasco-Navarra de Alpinismo'-ko presidentea izan zen urte askoan. Euskal mendizaletasunaren historia eta gorabeherak, materialaren bilakaera eta abarri buruz mila azalpen ematen ditu. Mendi kiroletako lehiakortasuna aztertzen du. Bere euskal mendi kutunenak zeintzuk diren azaltzen du.

Toponimia


Toponimoak

Altzola [Baserri auzoak]

Arostegipalazioa [baserriak / Sallobente-Ermuaran]

Belortzagierreka [Errekak]

Errezabal etxea (Benito baserria) [baserriak / Aiastia (San Migel)]

Idotorbe (San Pedro) [Baserri auzoak]

Kortazar kalea [Kaleak eta plazak]

Mortarikaerreka [Errekak]

Pontxeraerreka [Errekak]

Upaegigoiti (Upaigoiti) [baserriak / Sallobente-Ermuaran]

Zirardatxikigoikoa (Ziarda Txiki Goikoa) [baserriak / Aiastia (San Migel)]

EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA ELGOIBARREN


Dokumentuak


Txalupa - Elgoibarko Ikastolako aldizkaria — 1979

Txitxilibakio — 1987-12

Euskara gaur — 1971

Gazte asanblada eta gaztetxea (3 kartel)

Jaialdia - Ongarri — 1959

Umeen-deia — 1971

Lekukotza

elgoibar — Pake _Gartzia Konde Elgoibar (1952)
Gabonetako dantza saioa eta karrozak

—Eta gero hor, Gabonetan...

—A! Klaro, hori... 12 bat urte eukiko nittun. Badaukat argazki bat oso politta, gaiņera. Eta, orduan, Marisol Gurrutxagak –nere lehengusiņa– eta Itziar Garciak –nere lehengusiņa– egiten zuten zortziko bi talde eta ikasten zian hiru dantza: `Artzai buru txuri bi´ kantuan, `Ingurutxua´ eta `Txalo-dantza´ egiten zan, edo `Makil-txiki dantza´. Nik uste dot txaluekin egiten gendula. Edo makillekin, ez dakit seguru. Hiru hoiek. Eta egiten zian ensaiuak elizako sakristiaren atzekaldeko lokal batetan, santuak gordetzen zian armarixuan lokal haretan. Egiten zian... ensaiatzen zian, ba, ez dakit, hillebete edo bi hillebetian. Kriston lana egiten zuten, ze bueno... Nik uste dot ziala zortziko... [...]

Elgoibartarren esanetan


Desagertutako Lerun futbol zelaiaren
inaugurazio ofiziala. 1925eko apirilaren 12a.

Beti juaten nitzan Lerunera fubola ikustera. Gero, semiak Elgoibar futbol taldian hasi ziran jokatzen, eta gurasoak sarreria duan izaten gendun. Ez hori bakarrik, Lerunen leku bat naukan neretzako propio, bertan jartzeko. Garai hartan kirola zaletasuna zan; gaur egun, berriz, negozixua. Partiduak lagun giruan jokatzen ziran, eta gozamena zan haretara juatea. Batez ere, Eibarren kontrako partiduak izaten ziran berezixak. Sasoi haretako girua oso desberdiņa zan, lehiakortasun handixa zaguan, baiņa pertsonen arteko laguntasuna izaten zan nagusi.

José Manuel Acosta Calvo

Fubola ikustera juaten giņan. Eibarko taldia etortzen bazan jokatzera tren espeziala eta dana jartzen zeben. Orduan jende asko juaten zan partido harek ikustera. Benetako girua egoten zan egun haretan. Trenian etortzen ziran, eta basuak lapurtzen ziguezen tabernatik. Ni akordatzen naiz, bittan bai behintzat juan izan naizela estaziora, basuak batzera. Treneko orduan egitxen gendun bakarrik lan tabernan. Gero jendia fubolera juaten zan, eta gu ere bai. Bazkalostian izaten zan tren espeziala, hiru t’erdixetan edo. Zarata asko ateratzen zeben. Eta partidua amaittu eta gero, domekia bazan, musikia entzutera juaten zian plazara. Tren ordura arte musikara juaten zian.

Unzueta Iriondo ahizpak

Elgoibar eta Eibarren arteko partiduak ziranian tabernia beteta egoten zan Elgoibarko eta kanpotik etortzen zan jendiakin. Banderekin eta dana ibiltzen zan jendia. Irabazten zabenian, gaiņera, sekulakuak egitten zittuen kalian, fubolistak errezibitzen eta. Famosua izaten zan irabazten zabenian haren etorreria. Galtzen bazaben ixilik, baiņa irabazten bazaben sekulako rezibimentua.

Maria Epelde Arriola

Honi buruz


Lan hau Gotzon Garate bekaren II. deialdiaren bidez burutu da, Elgoibarko Udalaren babesean. Beka honen bigarren deialdiaren ikerketa gaia “Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak” izan da, eta Gotzon Barandiaran Arteagak aurkeztutako elgoibarreraz.eus lana izan da beka eskuratu duena. [informazio gehiago]

Atal bakoitzari buruzko informazioa:





Tresna honek atal guztietako testuetan bilatzen du.
Edozein berba zati idaztea aski da,
eta agerpen guztiak bistaratuko ditu.
“Toponimia” eta “Kronika zaharrak” atalek
bilatzaile berezia dute.

Hiztegia
(Elgoibarko euskara)


ALDE EGIŅ: DU aditza. Ospa eiņ ere bai, lagunartean. Holaxe, ba, hárek etorri baiņo lehenago alde ein bihar.

BILLAU: 1. DU aditza. Aurkitu. Encontrar. TOPAU ere bai. Gaztelaniazko buscar / encontrar bereizkuntza ez da egiten Elgoibarko euskaran: Billau eta topau gaztelaniazko encontrar-en ordainak dira. Buscar-ena, berriz, (zeozeren / baten baten) billa ibilli. 2. DU aditza. Parecer, encontrar. Real Madrixa eta Bartzelona ta, bai, hamar-hamaika jugadoretikan be(de)ratzi kanpokuak, estranjerua dana ekarritxa. Hori nik eztot ondo billatzen.

EZ, eza: Carencia. X–rik eza: Nik eztot ikusi oindiok basarrixan mejorarik; biderik eza bai, eza(g)utu dot.

JAKIŅIAN EGON: Baita Jakiņan gaiņian egon ere: Eta ordurako jakiņian egoten ziran.

META, metia: Meta. Bedarran meta ostian jarritxa e(g)on giņuazen. Bedar metia. Garo metia.

SAN ISIDRO EGUNA: Maiatzaren 15a. Azkoitiko Madariaga auzoan jaiak egiten ziren egun horretan.

Esamoldeak
(Elgoibarko euskara)


Begixak gustu: Bakoitzak bere gustua duela esateko.

Francon denporakua izan: Aspaldikoak diren gauzez esan ohi da. Ez egik kontu hori aittatu, Francon denporakua dok eta. Ikus Jesusen denporakua izan.

Iritzira jardun: Gauza bat zehazki hala dela jakin gabe jardutea. Ez (eg)ixok kasorik eiņ, iritzira dihardu eta.

Mozolua bahitz, egunez kantauko heuke: Norbait aldrebesa dela adierazteko. Aldrebesa haiz benetan: mozolua bahitz, egunez kantauko heuke!

Txarri egiņ: Zikindu. Holako lokatzia. Sartu hanka bat, eta jota erropak eta dana txarri eginda. Bua!

ELGOIBARKO KRONIKA ZAHARRAK


Gizartea - Ekitaldiak
Mañari'ra.— Euzkadi, 1931-03-18 | Aixerixa
Kirola - Herri kirolak
Iri indarketa.— El Día, 1932-02-02 | Aixerixa
Kultura - Literatura
Gabon-zar.— Euzkadi, 1932-01-03 | Aixerixa
Politika - Batzokia
Deia.— El Día, 1932-01-23 | Aberri
Erlijioa - Jaiak
Aste Deuna.— El Día, 1931-04-09 | Ixaka


elgoibarreraz.eus – Elgoibarko Udala
Kultur Etxea (Euskara Saila)
Kalebarren plaza 3, 1. solairua
20870 Elgoibar – Gipuzkoa
Tel.: 943 744366 – harremanetarako
elgoibarko udala