ELGOIBARKO EUSKARA


HONI BURUZ

Lan hau Elgoibarko Izarraren ekimenez eta Elgoibarko Udalaren laguntzaz egindako proiektu baten ondorioa da. Jesus Mari Makazaga Eizagirre euskal filologo  elgoibartarra da egilea, berak aztertu baitu Elgoibarko Euskara. [informazio gehiago]

 


Berbak, egiturak eta irakurgaiak

Egilea: Jesus Mari Makazaga



AURKIBIDEA


“ELGOIBARKO EUSKARA” LIBURUA

eeliburua

Elgoibarko Euskarari buruzko liburuaren aurkezpena:

 


“ELGOIBARKO AHOZKO EUSKARA” DOKTORETZA-TESIA

egilea: Jesus Mari Makazaga

eeliburua

 

2.4. POSTPOSIZIOAK

 

Azpisail honetan Elgoibarren erabiltzen diren postposizio nagusiak eta haien erabilera argitzen duten adibide batzuk jaso ditut. Alfabetikoki ordenatuta daude, osagai beregainaren, bereiz idazten den formaren (ALBO, ALDE, GAIN, OSTE, PARE...), arabera. Kasu bakoitzean zehazten da osagai beregain horrek behar duen kasu-marka eta aurretik doan sintagmak behar duena, postposizioen erabilera deskribatzeko lehendabiziko eta ezinbesteko pausua.

 

-EN ALBUAN

Gure albuan bizi dok Inazia.

—Kuartelian egoten dira armak ipinitta euren albuan.

 

-EN ALDAMENIAN

Gure aldamenian bizi zuan Prantzisko.

—Egin zeben oin soziedadia dan lekuan beste etxe txiki bat ere, haren aldamenian.

 

-EN ALDE

Olaizolan alde egingo juat apostu domekako finalian.

 

-Ø ALDIAN

—Eta etortzen zuan aitta, illuntzi aldian etortzen zuan.

—Sorgiņak Azkoitti aldian da ertetzen zittuan gaiņera asko.

 

-EN ALDIAN

Zuen aldian, bestemoduzko patxadia dauka Mikelek.

—Kalian erretzago bizi dok, buenooo…, basarrixan aldian.

 

-Ø ALDERA

Etxe aldera inguratzen hasi biharko dogu, ezta?

Bilbo aldera edo egin genduan.

 

-EN ANTZERA

Gurasuen antzera ibiltzen dok semia ere: nolako egurra, halako ezpala.

 

-EN ANTZIAN

Gaixo antzian dago aspaldixan.

Libre antzian topau dot, eta laguntzeko eskatu diot.

 

-TIK APARTE

Hortik aparte, etxakat ezer esatekorik.

—Ardi txabolia etxetik aparte dauke.

 

-Ø ARTE

Lau t'erdiak arte egongo naiz eskolan.

 

-RA ARTE

Ordura arte danak konforme ziran; gero etorri ziran hasarriak.

 

-Ø ARTIAN

Ganau artian ibiltzen dok beti ume hori.

Aditzekin ere bai:

—Zu etorri artian, gu hamen egongo gera.

 

-EN ARTIAN

Zuen artian ez dago laguntasunik.

 

-EN ARTIAN (ARTIETAN)

Nere artian niharduan berbetan.

 

-Ø ARTETIK

Sasi artetik dator zaratia.

 

-Ø AURRIAN

—Arrandegixa estankuan aurrian dago.

 

-EN AURRIAN

—Ferixia kuartel aurrian egitten zuan Basurton.

 

-Z AURRERA

Atzekoz aurrera jantzi dot jertsia.

 

-Ø AZPIXAN

Zubi azpixan bizi izateko eztau asko bihar horrek.

 

-RIK BE (PE)

Diruri(k) pe ez dago ezer gaur egunian.

 

-Ø BARRU

Bi urte barru jungo gaittuk Ameriketara.

 

-TIK BEHERA

—Ni akordatzen nok zela egoten giņan, han etxetik behera, Urruzunoko mina-zuluan.

 

-EN BIHARRIAN

Danan biharrian nago ointxe.

Aditzekin ere bai:

Gaixotu biharrian ibilli da.

—Gauzak ganoraz egin biharrian, beti aldrebes.

 

-EN BILLA

Zeren billa zabizte ba, hainbeste afanekin?

 

-Z BESTALDE

Mendixaz bestalde bizi dok gure lagun hori.

 

-EN BITTARTEZ

—Gero, kasualidadez, etorri lagun baten bittartez etxera, eta jun gara Donostiara ama zana eta bixok.

 

-Ø BITTARTIAN

Sasi bittartian ixkutau zuan.

Aditzekin ere bai:

—Haura etorri bittartian, bazkaldu egingo dogu.

 

-EN BIZKAR

Patxiren bizkar egiņ debe barre.

 

-TIK BUELTA

—Txankako zubixan sartu kalera, eta hortik buelta juan dittuk.

—San Migeldikan, Urkaregittikan bueltan, hor gaiņian geratu zittuazen.

 

-EN BUELTAN

—Han jarri mahaixan bueltan, ekarri txanpana mahaira, eta bueltan edanez danok hantxe egoten gaittuk.

 

-RI ESKER(AK)

Jaungoikuari eskerrak, amaittu dok partidua.

 

-Ø ESKE, ESKIAN

—Beti diru eske dabil ume hori.

 

-EN ESKU

Hire esku lagatzen jonat umian arduria.

 

-RIK EZA

—Eskasa dok, ba, dirurik eza.

 

-RIK EZIAN

Besterik ezian, ura edango dogu.

Aditz partizipioekin ere bai:

—Ondo egiņ ezian, ez egik egiņ.

 

-EN FALTAN

Baten faltan, bi alaba ekarri dittu batera.

 

-EN GAIŅIAN

Asko erabilia Ŧgaiaŧ adierazteko:

Fubolan gaiņian jardun jonagu.

 

-AN GORA

—Bajiezak txirrindularixak, aldapan gora.

 

-TIK GORA

Larogeittik gora eukiko dittu Antoniok, urtiak.

 

-Z GORA

Hankaz gora jausi dok andria, labaiņ eginda.

 

-Ø INGURU

Hamar urte inguru eman zittuan Ameriketan, artzai.

 

-Ø INGURUAN

Etxe inguruan ibiltzen dittuk oilluak beti.

 

-Z KANPO

Lekuz kanpo egoten naiz elizan.

Sasoiz kanpo habill, perretxikotan egin nahi badok.

 

-TIK KANPO(RA)

—Bi urte inguru eman dittu herrittik kanpo.

 

-EN KASA

Nere kasa hasiko naiz lanian.

—Patatia lurretik bere kasa urtetzen dalakuan daude gaztiak.

 

-EN KONTRA

—Ta gero, ba hamen (gerran) ibilli ziran, ba anaixak alkarren kontra.

 

-EN KONTURA

Bere kontura jarri da lanian.

—Barrez dihardue lagunan kontura.

—ŦAutonomosŧ, seguridade soziala da hori ere, baiņa hori da, mediku ta, abade ta, dendarixak eta, norbere kontura diharduenentzat segurotxo bat da hori.

 

-EN LEPOTIK

Horren lepotik egingo juagu parre.

 

-EN MENDIAN

—Beti iņon mendian egon bi'ozu.

 

-Ø MODUAN

—Gu ez gaude oin gazte batzuk moduan ibiltzeko ere.

 

-EN MODUAN

—Eta gure moduan zauden, hamen Zumagarragako jentia; eta Elgoibarkuak ere bai...

 

-KO MODUAN

—Orduan etxauan taillarrik eta ere, etxauan oingo moduan.

—Askotan eskolara ez giņuazen jun ere egitten. Gaurko moduan? Buenooo!h

 

-Ø ONDUAN

—Makixak esaten jauen gerra onduan, ba hola, orduan taka-taka egitten jauen askori gerria amaittu zanian.

—Hamen estazio onduan, oiņ etxiak egindako leku hortan.

 

-EN ONDUAN

—Amakin juten giņuazen, ba, bost lagun edo. Koxkorrak danak, ttiki-ttaka, ttiki-ttaka, txarrikumak aman onduan bezelaxe juten giņuazen.

 

-Ø OSTIAN

—Ondo egiņaren pagua, ate ostian palua.

Meza ostian da, igual, juntau ezkero zera ta, (mus) partida bat ra-ra bota ta...

Aditzekin (partizipioekin) ere bai:

—Ezkondu ostian izan zuan atarramentua...

 

-EN OSTIAN

—Urnobittako puntian ostian ere bai beste egun baten egonda gauaz, ixkutauta.

 

-EN PARE

Zoruan pare jarri zan albistia eman nionian.

 

-EN PARETIK

—Ni juten nitzanian, Mendaroko estazio pare ingurutikan, ospittala oin daguan paretikan gora, gorago.

 

-EN PARIAN

—Eta basarrixan ere, nun daukan etxiak paretarik lodixena, haren parian. Dinbi eta danba, dinbi eta danba, bonbak!

 

-EN PARTEZ

Aman partez, gorantziak.

 

-EN TRUKE

Hutsan truke eztixat ezer emango.

 

-EN ZAI

Zeiņen zai zaude ba?

 

-AN ZIHAR

—Mobimentua, mobimentua bai, eta etxiak ere bai, etxiak ere hamen Itturrin zerian da, hamen zihar eta, dana honek edifikatzeko.

 

-TIK ZIHAR

Hortik zihar dabiz.

—Eta gero, handikan Markiņatikan zihar, hona etorri giņan.

Mendebalderago, Eibarren bertan, erabiltzen diren postposizio batzuk ez dira erabiltzen elgoibartarron ahotan: adibidez, ez da LEZ (LEGEZ) erabiltzen; ez eta LAKO eta BARIK ere.

Ez dira erabiltzen, horiez gain, gaur egungo euskara batuan hedatuak diren beste hauek ere, belaunaldiz belaunaldiko tradizioan behintzat: -EN AURKA, -EN ARABERA, -RI BURUZ, -AN BARRENA, -TIK AT, -Z LANDA, besteak beste.

 



elgoibarko udala